Martxoak 8

Zumaiar ugarik hartu zuen parte atzo Donostiako Lilatoian

Baleike 2019ko mar. 11a, 11:46
Argazkia: Zumaiako Emakumeon* Etxea elkartea.

Zumaiako Emakumeen Etxea elkarteak jarritako autobusean zumaiar andana joan zen Donostian ospatutako Lilatoi Emakumezkoen Lasterketa Herrikoira. Elkartearen lehen ekintzetako bat izan da Lilatoira autobusa antolatzea.

Lasterketaren 30. edizioa izan zen atzokoa eta guztira 6.265 emakumek hartu zuten parte. Bost kilometroko ibilbidea egin zuten Donostiako kaleetan barrena berdintasuna aldarrikatuz. Kirola, aldarrikapena, animoa eta musika uztartuz, urtero bezala, giro ederra izan zuten ibilbide osoan zehar.

Zumaiako Emakumeen Etxea elkarteak jarritako autobusean zumaiar asko joan ziren, baina ez ziren bakarrak izan, beste zumaiar asko ere joan baitziren beraien kasa. 

Zumaiako Emakumeon* Etxea elkartearen lehen ekitaldia

Zumaiako Emakumeon* Etxea elkartearen lehen ekintzetako bat izan da Lilatoira autobusa jartzea. Datozen egunetan, ordea, ekintza berriak iragarri dituzte; martxoaren 12an, esaterako, elkartearen aurkezpena egingo dute 18:30ean, Oxford aretoan. Horrez gain, martxoaren 16an, 19:00etan, Zumaiako Udal Musika Bandak egingo duen ongintzazko kontzertuan Zumaiako Emakumeon* Etxearen aldekoa izango dela adierazi dute.