Kimetz Etxabek irabazi du elurretako Espainiako mushing txapelketa

Kimetz Etxabek irabazi du elurretako Espainiako mushing txapelketa

Elurretako Espainiko mushing txapelketa jokatu da asteburu honetan Baqueira Beret eski estazioan. Kimetz Etxabe gazte zumaiarra urrezko domina batekin itzuli da etxera.

Sei txakurrek tiratako lerako mailan hartu du parte Etxabek. Larunbateko eta igandeko jardunaldietan lortutako emaitzak hartu dituzte kontutan sailkapen orokorra osatzeko. 12,3 kilometroko proba bana egin behar izan dituzte, eta zumaiarra 57:43,62 denborarekin gailendu da. Bere atzetik Francisco Javier Alemanno sailkatu da (1:00:52,73) eta hirugarren Tomas Ruiz (1:05:35,96).