Zumaiako traineruak Oria ibaiaren jaitsieran lehiatu dira

Baleike 2019ko mar. 10a, 09:26
Argazkia: Aitor Manterola

Oria ibaiaren traineru jaitsiera jokatu zen atzo arratsaldean, Orion. 80 ontzi inguru aritu ziren lanean atzokoan.

Zumaiako Telmo Deun Arraun Elkarteak hiru ontzi aurkeztu zituen proba honetara: beteranoetan bat, eta emakumezkoetan eta gizonezkoetan, maila absolutoan, beste bana.

Beteranoek eta emakumezkoek Saikola eta Orio arteko 4.000 metro egin behar izan zituzten. Beteranoak zazpigarren izan ziren bere mailan, eta emakumezkoak 8.

Gizonezkoek, berria, Mapil-Aginaga eta Orio arteko 6.000 metro egin zituzten. Hauen kasuan 19. izan ziren.