Hauteskunde errolda ikusgai izango da bihartik aurrera

Baleike 2019ko mar. 10a, 09:08

2019ko Gorte Nagusietarako hauteskundeen deialdia egin ondoren, indarrean dagoen hauteskunde errolda jendaurrean ipiniko da. Bihartik datorren astelehenera arte izango da ikusgai.

Zerrendetan behar ez bezala sartuta edo kenduta dagoela ikusten duen edonork erreklama dezake Udal bulegoetan martxoaren 11tik 18ra bitartean.