BIDEOA. Hezurbeltzak taldearen bideoklip berria: 'Larrosa beltza'

Baleike 2019ko mar. 9a, 16:41

Hezurbeltzak hirukoteak gaur eman du ezagutzera Larrosa beltza abestiaren bideklip berria. Aita Mari erreskate ontzian grabatu dituzte bideo honetarako irudiak.

Jon Maiak, Gorka Hermosak eta Pitik osatzen dute Hezurbeltzak hirukotea. Durangoko Azokaren atarian argitaratu zuten taldearen izen bereko lehen diskoa. Belarrimotzak izan zen diskoko lehen singlea, eta Larrosa beltza hau da bigarrena. Taldeak eta Aita Mari ontziak batera egindako emaitza da hau.