Jende asko stock azokako lehen orduetan

Baleike 2019ko mar. 9a, 15:48

Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak antolatuta, Stock azoka egingo da asteburu honetan Zumaian. Lehen orduetan jende asko hurreratu da Erribera kalera edota Alondegiko Oxford aretora merkatariek salgai dituzten produktuak ikustera,.

Larunbatean egun osoan eta igandean goizean egongo da azoka Erribera kalean eta Oxford aretoan. Azoka hau, arratsaldean, 15:00etatik 20:00etara arte izango da zabalik. Igandean, berriz, 11:00etatik 15:00etara izango dira saltokiak martxan. 

Horiez gain, izango dira bestelako ekitaldiak. Hala, gaur, 18:00etan hasita, zumba kalejira egingo da. Igandean, berriz, haurrentzako tailerrak egongo dira 11:30etik aurrera, eta 12:00etan, trikitilarien txanda izango da.

Bestalde, azokara hurbiltzen diren bezeroen artean 50 euroko lau erosketa bono banatuko dira.