'¿Quieres que hoy te bese?' pelikulak film labur onenaren saria jaso du Mexikon

Baleike 2019ko mar. 9a, 10:31

Goiatz Aguago zumaiarra protagonista duen ¿Quieres que hoy te bese? film laburra Mexikoko Aurora beldurrezko zine jaialdian erakutsi berri dute. Ez hori bakarrik: film labur onenaren saria jaso du. 

Iker Arcek eta Miriam Ortegak zuzendutako film hau mundu mailako jaialdi ugaritan erakutsi dute: Hego Afrikan, Txilen edo Alemanian, hurrenez hurren. Ikusleen erantzun onarekin, gainera. Mexikoko jaialdi honetan lortutako saria da, oraingoz, bide luze baten azken geldialdia.