Martxoak 8

Feminismoaren aldarriak herriko kaleak piztu ditu lehen ordutik

Baleike 2019ko mar. 8a, 11:23

Martxoaren 8 honetan ere feminismoaren aldarriak Zumaiako kaleak hartuko ditu. Eguerdian eta iluntzean egingo dira ekitaldi jendetsuenak, baina goizean goizetik aritu dira emakumeak kaleak morez janzten.

Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea.

Torreberrin gosaldu ondoren, herriko kaleetan zehar martxa zaratatsua egin du emakume talde batek. 10:30ak aldera Alondegian izan dute hitzordua. Jolas saioaren ondoren, greba feminista egiteko arrazoiak eman dituzte. Miren Amurizaren idatzi bat irakurri dute jarraian. 

Ekitaldiek egun osoan jarraituko dute. Eguerdiko 12:00etan Zubitxikian elkarretaratuko dira, mobilizazio zaratatsua egiteko. Saregileen plazaitik abiatuta, manifestazioa antolatu dute arratsaldeko 19:00etarako. Beheko Plazan amaituko da protesta, eta ekitaldi bat ere prestatu dute mugimendu feministako kideek.