Martxoak 8

Martxoak 8ko grebarekin bat egingo du Zumaienako langilegoaren zati handi batek

Baleike 2019ko mar. 7a, 12:35

Martxoaren 8rako iragarrita dagoen greba feministarekin bat egingo du Zumaienako langilegoaren zati handi batek. Irakasle askok greba egingo dutenez, klaseak ezingo dira normaltasunez eskaini baina ikastetxea irekita egongo da behar duten familientzat, zerbitzu minimoak eskaintzeko.

Haur Eskolako (0-1 urte) eta Haur Hezkuntzako (2-5 urte) haurrei dagokionez, haurren eguneroko erreferentzia diren hezitzaileak ez direla egongo adierazi diete gurasoei. 

Lehen hezkuntzako ikasleen (6-12 urte) eta DBH eta Batxilergoaren (12-18urte) kasuan zerbitzu minimoak bermatuko dituztela adierazi dute. 

Jangela beharra duten familientzako zabalik egongo dela ere aipatu diete gurasoei.