Martxoak 8

'Viaje al cuarto de una madre' pelikula emango du Ostarrenak zine forumean

Baleike 2019ko mar. 6a, 19:12

Celia Ricok zuzendutako Viaje al cuarto de una madre pelikula emango du Ostarrenak, bihar, zine forum saioan. Martxoaren 8ko egitarauaren baitan sartzen da emanaldia, eta 22:00etan hasiko da Aita Mari zinean.

Leonorrek etxetik alde egin nahi du: bere bizitza bere kabuz bizi. Baina ez da ausartzen amari esaten; ez du bakarrik utzi nahi, eta asko kezkatzen du horrek. Estrellak, haren amak, ez du alaba etxetik joaterik nahi, baina ez du bere alboan geratzera behartu nahi: kontziente da, alabaren hobe beharrez, joaten utzi beharko diola. Bizitzako etapa berri horri aurre egin beharko diote Leonorrek eta Estrellak, zilbor hestea etengo badute.