Martxoak 8

Martxoaren 8aren inguruan, askotariko egitaraua antolatu dute Udalak eta Berdintasun Foroak

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, datozen egunetarako hainbat ekintza antolatu dituzte Zumaiako Udalak eta Berdintasun Foroak elkarlanean. Egitaraua hilabete osora luzatuko da.

Bihar, martxoaren 5an, Bizitzak erdigunera hitzaldia izango da Oxforden, 18:00etan. Bertan izango dira hizlari gisa Arantza Corrales Oneka plataformako kidea (Euskal Herriko emakume pentsionisten plataforma), eta Juana Aranguren Plazandreok emakumeen plataforma politikoko kidea. Hitzaldia elebitan egingo da. Ostegunean, berriz, Celia Ricoren Viaje al cuarto de una madre pelikula emango da zine-forum saioan, Aita Marin, 22:00etan. 

Datorren asteari dagokionez, martxoaren 12an, Zumaiako Emakumeon Etxea elkartearen aurkezpena egingo da Oxforden, 18:30ean. Handik bi egunera, aldiz, Zinegoak zine saioa izango da Aita Marin, 22:00etan.

Martxoaren 22an, Kaffka antzezlanaren bi emanaldi egongo dira Aita Marin. Goizean herriko ikastetxeko ikasleek izango dute ikusteko aukera, 11:30ean, eta gauean, 22:00etan, publiko guztiarentzako izango da irekita. Martxoaren 26an, jabetze eskolaren baitan, Pepa Bojoren ikastaroa egongo da, 18:30ean eta amaitzeko, martxoaren 28an, Zinegoak zine saioa izango da Aita Marin, 22:00etan.

Udalak herriko balkoietan banderola moreak jartzera gonbidatu nahi ditu herritarrak. Ez dutenek udaletxean jaso ditzazkete.