Zozkatu ditugu pailazoen biharko saiorako sarrerak

Baleike 2019ko mar. 3a, 11:17

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Musua ikuskizuna ekarriko dute bihar Zumaiara, Zumaiena ikastetxeko aretora. Bi saio izango dira, 15:00etan eta 17:30ean. Lehen saiorako sarrerak zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Saridunak Ibai Zubimendi, Ines Aseginolaza eta Pablo Gutierrez dira. Bakoitzak bina sarrera jasoko ditu. Sarrerak Zumaiena ikastetxearen aretoko atean izango dituzte zain 14:30etik aurrera.