Inauteriak 2019

ARGAZKIAK: Euskal Inauteri koloretsuak ospatu dituzte Herri Eskolan

Baleike 2019ko mar. 1a, 17:45

Herri Eskolako lagunak Euskal Inauterietako pertsonaia ezberdinez mozorrotu dira gaur arratsaldean Sagarbideko jolastokian egin duten jaialdian. Hemen daukazue argazkiekin osatutako bilduma.

Mila kolorez jantzi dute Sagarbideko jolastokia ehunka ikaslek gaur arratsaldean ospatu duten jaialdian. Bertan, Euskal Inauterietako pertsonaia ezberdinak irudikatu dituzte: txatxoak, mamoxarrak, zamaltzainak... Aski ezagunak diren hamaika dantza egin dituzte, gerturatu diren senitartekoen gozagarri. Jolastokian ikuskizuna amaitu ondoren, herriko kaleetan ibili dira kalejiran.