Inauteriak 2019

Inauteriak: Larunbatean, Argazki Txokoa Oxforden

Baleike 2019ko mar. 1a, 11:21

Larunbatean mozorro lehiaketarako Argazki Txokoa antolatu du Udalak Oxforden, 18:30etik 21:00etara. Bi sari egongo dira: banaka edo bikotekako mozorro onenarentzat 80 euro, eta taldeko mozorro onenarentzat 200 euro (bi sariak Gertu elkartearen eskutik). 

Lehiaketan 16 urtetik gorakoek har dezakete parte. Behin argazkiak aterata,  Internet bidezko bozketa antolatuko dugu baleike.eus-en irabazleak aukeratzeko. Bozkatzeko epea asteartean zabalduko dugu eta ostegun eguerdian amaituko da. Txopa Tabernak eskainitako bi lagunentzako bazkaria zozkatuko du Baleikek bozketan parte hartzen dutenen artean.