'Dragon Ball Super: Broly' animaziozko pelikula emango dute igandean Aita Marin

Baleike 2019ko mar. 1a, 10:22

Asteburu honetan umeentzat zuzenduriko animaziozko pelikula emango da igandean Aita Mari aretoan, 16:30ean. Filma euskaraz izango da.

Azken urteetan bezala, Inauterietako asteburuan ez da ohiko zine emanaldirik izango Aita Mari aretoan. Hala ere, etxeko txikienentzako egongo da zinemara joateko aukera igande arratsaldean. Hain zuzen, aski ezaguna den Gokuren azken abenturak euskaraz ikusteko aukera izango da Dragon Ball Super: Broly pelikulari esker.

Botere Lehiaketa handiaren ostean, badirudi berriro ere bake garaia heldu zaiola Lur planetari. Lasaitasun egoera horretan, beste unibertso batzuetan oraindik ezagutzen ez dituzten izaki ikaragarri indartsuak daudela jakingo du Gokuk, eta entrenamenduei ekingo die berriro, horiek guztiak garaitzeko asmoz.