BIDEOA. Marea Urdinaren bideokliperako Zumaian grabatutako irudiak

Baleike 2019ko ots. 28a, 09:18

Autismoaren inguruko sentsibilizazio kanpaina handia jarri zuen iaz abian Marea Urdina mugimenduak. Horren baitan, bideoklip bat grabatu zuten Gipuzkoako herri desberdinetan, Zumaian barne. 

Mutriku eta Hondarribia arteko itsas zeharkaldia egin zuten iazko udan Marea Urdina mugimenduaren kanpainarekin bat egin zuten igerilariek. Horren berri emateko, bideoklip ikusgarri bat grabatu zuten. Gipuzkoako herri desberdinetan izan ziren, eta bertako herritarrak eta eragileak ere inplikatu zituzten. Zumaiari dagokionez, Zumaienako (orduan Maria eta Jose ikastetxea) eta Zumaiako Herri Eskolako haurrek hartu zuten parte. Santiago hondartzan grabatu zituzten irudiak, dronen bidez. 

Irudi ikusgarri haietako asko amaierako montajetik kanpo geratu ziren. Horren jakitun, Zumaian grabatutako irudiekin osatutako beste bideo hau prestatu dute Marea Urdinekoek. Hemen ikus dezakezue.