Inauteriak 2019

Inauteriak 2019: jai egitaraua

Baleike 2019ko ots. 27a, 14:23

Ostiraletik astelehenera arte ospatuko dira Inauteriak Zumaian. Askotariko egitaraua antolatu du Udal Kultura Sailak, eta familia guztientzako zuzenduriko ekintzak egongo dira.

2019ko Inauteriak iristear daude, halaxe adierazi zuten pasa den larunbatean kaldereroek. Martxoarekin batera hasiko dira Inauteriak ostiralean, eta astelehenera bitartean ekintzaz beteriko egunak izango dira. Hauxe da datozen egunetako egitaraua:

Martxoak 1, ostirala

  • Arratsaldean, herriko ikastetxeetako haurren inauteri festa.
  • 17:00 Ludotekako haurrentzat inauteri festa Ludotekan.
  • 18:30 Ubillosen hasita Musika Eskola eta ZUMB-Musika bandaren inauteritako kalejira: Martxoko Periya. Ondoren, emanaldia Beheko plazan.

Martxoak 2,  larunbata

  • 12:00 Zumai txarangaren  kalejira herriko kaleetan zehar.
  • 12:30 Astindu dantza elkartearen dantza-kalejira.
  • 17:00 Eusebio Gurrutxaga plazan inauteritako mozorro festa.
  • Eta txokolatea banatuko da mozorrotuen artean.
  • 18:00 Beheko plazan haurren mozorro lehiaketa.
  • 18:30 Herriko kaleetan zehar kalejira Zumai txarangarekin.
  • 18:30-21:00 Oxford aretoan Argazki Txokoa. Sariak Gertu elkartearen eskutik.
  • 22:30-01:30 Kofradian disko-festa mozorrotua.

Martxoak 3, igandea

  • 16:30 Aita Marin zinea

Martxoak 4, astelehena

  • 15:00 eta 17:30  Zumaienan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna: Musua
  • 18:00  Ludotekan LH 4-6 bitarteko haurrentzat inauteri festa (irekia)

Mozorro lehiaketak

Larunbatean hiru mozorro lehiaketa egingo dira. Arratsaldeko seietan haurrena izango da Beheko plazan. Lehiaketa horretan hiru sari banatuko dira: banako/bikote onena, taldeka 0-8 urte, taldeka 9-16 urte. Izen-ematea 17:00etan egingo da plazan bertan. Lehiaketarako musika berezi bat eskatu nahi bada, izen-ematean ekarri beharko da.

Iluntze aldera, berriz, heldu eta gazteentzat zuzendutako beste bi lehiaketa egongo dira. Alde batetik, 19:30etik 20:30era, kaleetan dabiltzan mozorro onenek saria izango dute. Epaileak herrigunean ibiliko dira mozorro ezberdinak ikusten, eta bi sari banatuko dituzte: banakako edo bikote onenarentzako 80 eurokoa, eta talde onenarentzako 200 eurokoa. Amaitzeko, 18:30etik 21:00etara, argazki txokoa izango da Oxforden. Sariak aurreko berdinak izan dira eta Gertu elkarteak emango ditu.