Guraso eskolan izena emateko epea zabalduko dute ostiralean

Baleike 2019ko ots. 25a, 16:00

Brankan edo Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailean eman daiteke izena, martxoaren 13a bitarte. 

Zumaiako Udaleko Hezkuntza sailak eta Gizarte Zerbitzuek guraso eskola antolatu dute aurten ere. Hiru gai landuko dituzte saioetan, modu independentean. Alde batetik, psikomotrizitatea lantzeko bi saio egingo dituzte, Jon Urdineta eta Itziar Rosadoren eskutik. 

Bestetik, haurtzaroaren amaieran eta nerabezaroaren hasieran dauden gazteen gurasoentzat, hiru saio izango dituen Internet eta mugikorra; segurtasuna gurasoen esku tailerra emango du Rakel Gamito adituak. 

Ana Isabel Estevezen eskutik, eta amaitzeko, ¿Por qué apuestan los jovenes? solasaldia izango da, gazteleraz.

Azken hau doakoa izango da, baina beste bietan parte hartzeko izena eman beharko da. 20 euroko kostua izango du tailera bakoitzak. Martxoaren 1etik 13ra bitartean eman daiteke izena, Brankan (943 86 22 00) edo Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailean (943 86 50 25).