Fran Aizpurua omendu du Zumaiako kirol munduak

Baleike 2019ko ots. 23a, 23:11

'Polideportiboko Fran' bezala zen ezaguna garai batean, Felix Aizpurua esatariak gogoratu duen bezala. Hiru hamarkada luzez Zumaiako Udaleko kirol teknikari izandako Fran Aizpuruak erretiroa hartuko du hilabete gutxi barru, eta gaur, hainbeste urtetan antolatu duen herri lasterketaren atarian, omenaldi beroa jaso du.

Udalak eta herriko kirol elkarteetako ordezkariek bat egin dute omenaldi xume eta hunkigarri honetan. Bertan ziren bere familia eta lagunak. Oier Korta alkateak lehenbizi, eta kirol elkarteetako ordezkariek jarraian, opari bana egin diete Frani. Amaitzeko, aurresku bat dantzatu dute bere ohorez.