Bonolotoren osteguneko sarietako bat Zumaian balioztatu zen

Baleike 2019ko ots. 23a, 09:57

Ostegun honetan banatutako Bonolotoko sarietako bat Zumaiako Loterien bulegoan balioztatu zela iragarri dute. Txartelaren jabeak 49.665 euroko saria jasoko du. 

Ostegun honetan ez zen lehen mailako saririk izan. Bai, ordea, bigarren mailakoa (asmatutako bost + osagarrizkoa). Maila honetako hiru txartel agertu ziren, eta horietako bat Martinez Kleiser kaleko loterien bulegoan balioztatu zen. Bi euro jokatu zituen txartelaren jabeak, eta ordainetan 49.665 euro jasoko ditu.