Bajo el mismo techo komedia espainiarra emango dute asteburu honetan Aita Mariko zine aretoan. Bihar 19:30ean eta 22:15ean eskainiko dute, eta saio bana izango da igandean eta astelehenean 19:30ean.
Hiru urte daramatzate Nadia eta Adrianek elkarrekin bizitzen. Bikote harremana etetea erabakiko dute, baina egoera ekonomikoa medio, bietako inork ezin izango du erosi zuten etxetik alde egin.