Ardo afari ezkontza izango da bihar Beheko plaza jatetxean

Baleike 2019ko ots. 21a, 17:05

Janari eta edarien arteko elkartze afari bat egingo da bihar gauean Beheko Plaza jatetxean, 21:00etan hasita. Bertako sukaldaria den Andoni Txintxillaren eta Vega Errioxa ardoen eskutik izango da afaria.

Afari ezkontza horretan Andoni Txintxilla sukaldariak bertako produktuekin landutako bost plater prestatuko ditu. Menu horri laguntzeko, berriz, Vega Errioxa ardoek beste bost ardo ekarriko dituzte eta guztiak dastatzeko aukera izango da. Afariak 28 euroko prezioa du eta 21:00etan hasiko da.