Arraste-ontzi bat egiten hasi dira Balenciagan

Baleike 2019ko ots. 21a, 08:42

Arraste-ontzi bat egiteko lanak abian dituzte Astilleros Balenciagan. Enpresa berak hala iragarri du aste honetan sare sozialen bidez. 

69,80 metroko ontzia izango da, eta arrantza pelagikorako erabiliko dute. Eskoziako konpainia batek egindako enkargua da, eta Ipar itsasoan egingo du lan.