Zozkatu ditugu ostiraleko antzezlanerako sarrerak

Baleike 2019ko ots. 20a, 11:03

Tendríamos que haber empezado de otra manera antzezlana ekarriko du Ekoma teatro taldeak ostiral honetan Aita Mari zinera. Saioa 22:00etan hasiko da. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Saridunak hauek dira: Garbiñe Barredo Goikoetxea, Iñaki Sorazu Urbieta eta Leire Arano Amas. Sarrerak aretoko leihatilan izango dituzue zain. Besteoi gogoratu sarrerak salgai daudela turismo bulegoan, 6 euroan; 4 euroan gazte txartelarekin.