Josefina Azpeitia akademiako ikasleak Andoaingo piano jaialdian izan dira

Baleike 2019ko ots. 20a, 08:55

Andoaingo 14. piano jaialdia egin zen pasa den asteburuan, eta bertan parte hartu zuten Josefina A. Musika Akademiako ikasleek. 

Urrezko domina bat eta zilarrezko bi lortzeaz gain, ikasleetako batek aipamen berezia ere jaso zuen. Jaialdian izan diren piano jotzaileak hauek dira: Ander Gorritiberea, June Tena, Nahia García eta Ekain Zubizarreta, denak ere 8 eta 11 urte bitartekoak.