Lan orientazioko eta enpresak sortzen laguntzeko zerbitzua eskainiko da ostegunean Enplegu Zentroan

Baleike 2019ko ots. 19a, 15:10

Zerbitzua hileko hirugarren ostegunetan izango da, eta bertan Urola Kostako Udal Elkarteko teknikariak egongo dira 09:00etatik 13:00etara. Aurrez hitzordua hartzea komenigarria da.

Urola Kostako Udal Elkartearen eta Zumaiako Udalaren ekimenez, otsailetik aurrera lan orientazioko zerbitzuak eta enpresak sortzen laguntzeko zerbitzuak jarraipena izango du Zumaian. Hileko hirugarren ostegunean Udal Elkarteko teknikariak Zumaian izango dira, 9:00etatik 13:00etara, Enplegu Zentroan.

Hauek dira eskainiko diren zerbitzuak: 

  • Pertsonak: lana bilatzen laguntzeko zerbitzuak. Lan bila dabilen pertsonari honako zerbitzuak eskainiko dizkiote:
    • Orientazioa banan-banan
    • Informazioa: lan-eskaintzak, prestakuntza
    • Lan-poltsa: Urola Kostako lan-poltsa
    • Ikastaroak: lana bilatzen laguntzeko alderdiak lantzeko
    • Programa bereziak: Hazilan, Txertatu Merkatuan…
  • Ekintzaileak: enpresa sortzen laguntzeko zerbitzuak. Bere enpresa sortzeko asmotan dabilenari honako zerbitzuak eskainiko dizkiote:
    • Informazioa eta aholkularitza banan-banan
    • Enpresa egitasmoaren bideragarritasuna aztertzeko
    • Enpresa eratzeko izapideak egiteko laguntza
    • Enpresa sendotzeko aholkularitza, enpresa sortu eta lehen urtean
    • Prestakuntza
    • Ekiten tailerra eta Ekiten espazioa
    • Diru-laguntzak enpresak sortzeko

Udal Elkartetik aurrez hitzordua eskatzea gomendatzen dute. Harremanetarako bi modu hauek daude:  943-89 08 08 telefonoa eta harrera@urolakosta.eus posta elektronikoa.