Lubaki kiroldegiko padel pistak estaliko dituzte

Baleike 2019ko ots. 19a, 09:30

Lubaki kiroldegiko bi padel pistak estaltzeko lanak hasiko dituzte aste honetan. Lanek eragina izango dute hauen inguruan. Hala, kiroldegia eta GKN enpresa artean dagoen skate parka eta alboko espaloia itxi egingo dituzte.

Skate parkean pilatuko dituzte estalkiko materiala eta, beraz, egingo da hau erabili. Espaloia, berriz, segurtasunagatik itxiko dute.

Obra Aracarpas etxeak egingo du eta obraren zuzendaritza Norfer injinerutzaren esku egongo da. Estalkiaren proiektuak 3.305,80 euroko kostua izan du, obrak 39.759 eurokoa eta zuzendaritzak 1.322,31eurokoa, guztiak BEZ kanpo. Lanek astebete inguru iraungo dutela aurreikusten dute.