Zabaldu dute Ubilloserako bidea autoentzat

Baleike 2019ko ots. 19a, 10:59

Iturrikoa baserritik Ubillos jauregirako bidea itxita egon da trafikoarentzako azken asteotan San Jose kalean egiten ari diren igogailuaren lanak direla eta. Bidea, baina, asteburu honetan zabaldu dute berriro. 

Eusebio Gurrutxaga plaza eta San Juan Egoitza arteko igogailuaren lanak martxan dira. Zerbitzu honen bidez plazatik San Joseko goiko blokeetara heltzeko erraztasuna izango dituzte bizilagunek.

Lan hauek izan dute eragina kaleko trafikoan. Hala, San Joseko 18. zenbakitik 30.era arteko bidea itxita izan da autoentzako azken hilabete inguruan. Pasa den astean oinezkoentzako pasabidea zabaldu zuten, eta asteburuaren autoentzat ere zabaldu dute.

Itxita jarraitzen du Odietatik Ubillosera igotzen den bideak. Bertan ari dira orain lanean. Printzipioz, apirilaren hasierara arte jarraituko du itxita.