Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea egin du herriko pentsionista talde batek

Baleike 2019ko ots. 18a, 13:57

Orain dela urtebete hasitako aldarrikapenekin jarraitzen dute pentsiodunek, eta beste astelehen batez, Alondegia aurrean elkartu dira.

Herriko jubilatuen eta pentsionisten aldarriek bere horretan jarraitzen dute, eta astelehenero moduan, elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Alondegia aurrean. Dozenaka herritar bildu dira Saregileen plazan, eta orain dela urtebete hasitako eskaera berarekin jarraitzen dute borrokan: pentsio duin bat izatea.