'Tendríamos que haber empezado de otra manera' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu

Baleike 2019ko ots. 18a, 11:31

Tendríamos que haber empezado de otra manera antzezlana izango da ostiral honetan, hilaren 22an, Aita Mari zinean. Saioa 22:00etan hasiko da. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Zozketan parte hartzeko formulario hau bete behar da. Saridunen izenak asteazken goizean aterako ditugu.

Sinopsia:

Heriotza da bizitzako egia bakarra.
Mendekua ahapeka ari zaigu.
Indarkeria gurea da.
Konponketak eskaileretan behera irrist egiten du.
Iraganak pisu handia dauka.

Horiek dira komunean eserita aurrean ditudan azuleju berdeei begira nagoen bitartean burura datozkidan ideia batzuk. Eta orduan zera pentsatzen dut: beste era batera hasi behar genuen.