Urteko batzarra egingo du Beheko Plaza elkarteak otsailaren 20an

Baleike 2019ko ots. 16a, 10:00

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak urteko batzar orokorra egingo du otsailaren 20an, asteazkena, 17:30ean lehen deialdian, eta 18:00etan bigarrengoan. 

Batzarra Eusebio Gurrutxaga plazako bigarren solairuan egingo da, eta eguneko gaiak hauek izango dira:

  1. 2018ko batzarreko gaiak irakurri eta onartzea.
  2. Idazkariaren txostena.
  3. Diruzainaren txostena.
  4. Aurtengo ekintzen berri ematea.
  5. Batzordea berritzea.
  6. Batzorde berria bozkatzea.
  7. Galdera-erantzunak.