Gipuzkoako piraguismo txapelketa jokatuko da larunbatean Zumaian

Baleike 2019ko ots. 14a, 08:47

Larunbatean, 15:00etan hasita, Gipuzkoako piraguismo txapelketa jokatuko da Zumaian, Urolaren itsasadarrean, Itxas-Gain klubak antolatuta.

Kirolariek 5 kilometroko probak izango dituzte aurrez aurre. Irteera eta helmuga Moilaberri parean kokatuko dira; ziaboga, berriz, errioan gora, Bedua parean. 

Txapelketa maila guztietan jokatuko da: kadeteak, jubenilak, 23 urtez azpikoak, seniorrak, beteranoak eta master 50 beteranoak.