Maria Lopezek irabazi du Inauterietako kartel lehiaketa

Baleike 2019ko ots. 14a, 08:24

Maria Lopezek irabazi du 2019ko Inauterietako kartel lehiaketa. Berak jasoko du 300 euroko saria, eta bere piratak iragarriko du Zumaiako Inauterietako egitaraua. 

Zortzi lan aurkeztu dituzte aurtengo lehiaketara. Zortzi kartelak ikusgai daude Alondegia kultur etxeko sarreran martxoaren 4ra arte. Horrekin batera herritarren sarirako bozkatzeko epea zabaldu dute.

Erakusketan jasotzen diren botoek erabakiko dute sari hori. Saria herriko jatetxe batean bi lagunentzako afaria izango da. Bozkatzen dutenen artean, berriz, bi liburu sorta zozkatuko dira. 

Kartel irabazlea