Kataluniako auzipetu independentistei babesa erakutsi diote hainbat herritarrek

Baleike 2019ko ots. 12a, 20:30

Konponbidea, demokrazia eta askatasuna lelo hartuta, hainbat herritar elkartu da Magnoliopean. Igandean Donostian egingo den mobilizazioan parte hartzeko deia ere egin dute. 

Gaur hasi da Kataluniako politikari eta gizarte mugimenduetako buruzagi independentisten aurkako epaiketa. Auzipetuekin elkartasunez hainbat lagun elkartu da Magnoliopean, Konponbidea, demokrazia eta askatasuna lelo hartuta. 

Epaiketa "herritar guztien kontua" dela salatu du Gure Esku Dagok. Oinarrizko eskubideak urratzeaz gain, 2018ko urriaren 1eko erreferenduma zigortu nahi dutela eta, ondorioz, erabakitzeko eskubidearen aurkako epaiketa bat dela uste dute. 

Igandean donostin egingo den mobilizazioan parte hartzeko deialdia egin du Gure Esku Dagok. Groseko Katalunia plazatik abiatuko da protesta, 12:00etan. Arropa eta lazo horia jantzita joateko eskatu dute antolatzaileek.