Ubilloserako bideak itxita jarraituko du kotxeentzat, gutxienez, 18ra arte

Baleike 2019ko ots. 12a, 15:47

Eusebio Gurrutxaga plaza eta San Juan Egoitzaren artean egiten ari diren igogailuak eragina izaten jarraitzen du San Jose auzoko trafikoan. Hala, Ubillosera eramaten duen bideak, gutxienez, beste astebetez jarraituko du itxita.

Igogailuaren obrengatik itxita dago San Jose kaleko 30. zenbakitik 18.era arteko bidea, hau da, Iturrikoa baserri paretik Ubillos jauregira arte. Gaur oinezkoentzako zabaldu dute bidea. Ez, ordea, autoentzat. Kaleko etxebizitzetan jarri dituzten orri batzuetan irakurri daitekeenez, otsailaren 18ra arte jarraituko du kotxeentzako itxita. Horren ordez, San Juan Egoitzaren atzeko aldetik pasatzen den bidea erabili beharko dute auto gidariek. 

Odieta eta Ubillos arteko beste bideak, berriz, apirilera arte jarraituko du itxita trafikoarentzat. Oinezkoentzako pasabide estu bat egokitu dute.