BIDEOA. 'Txillardegiren Klika', 21. Korrikarako egindako dokumentala

Baleike 2019ko ots. 12a, 08:45

21. Korrikak zeharkatuko du aurten Euskal Herria. Euskararen aldeko martxa erraldoiaren harira, Txillardegiren Klika dokumentala osatu dute. Kote Camachok zuzendu du ikus entzunezkoa, eta laguntzaile lanetan Eneko Dorronsoro zumaiarra aritu da. 

Txillardegiren Klika osatzeko, 14. Korrikak Txillardegiri grabatutako elkarrizketan oinarritu da Kote Camacho. Dokumental berri horren ardatza elkarrizketa hartako irudi gordinek osatuko dute, nagusiki: han jorraturiko gaiek dokumental honetan jaso nahi direnekin bat egiten dutelako. Txillardegi, bere horretan, gustura eta natural ageri delako, kamerarik ez balego bezala. "Korrikak Korrikarako egina izateak magia-ukitua ematen diolako", diote arduradunek.