ZOZKETA. Hezurbeltzaken kontzerturako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2019ko ots. 11a, 17:05

Hezurbeltzak taldeak kontzertua eskainiko du ostiral honetan, hilaren 15ean, Aita Mari zinean. Antolatzaileek emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Jon Maiak, Gorka Hermosak eta Pitik osatzen dute Hezurbeltzak taldea. Iazko Durangoko Azokan aurkeztu zuten beraien lehen diskoa, eta ostiralean zuzenean aurkeztuko dute. 

Sarreren zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko duzue. Saridunen izenak asteazken goizean aterako ditugu. Hartu parte eta zorte on!

Erlazionatuak