Auto batek istripua izan du kostako errepidean

Baleike 2019ko ots. 11a, 13:41
Argazkia: Bomberos Euskadi

Auto batek istripua izan du gaur eguerdian Getariatik Zumaiarako noranzkoan. Ondorioz, ibilgailua iraulita geratu da. Gidaria erietxera eraman dute.

Auto istripu bat gertatu da eguerdian N-634 errepidean, Zumaiarako bidean. Ertzaintzak baieztatu duenez, kotxe bat irauli egin da eta gidatzen zegoen pertsona erietxera eraman dute. Horren ondorioz, Bilboko noranzkoko erreia itxita geratu da, baina ordu batzuk geroago zabaldu dute.