Maddi Iraola seigarren izan da Anetoko Erreinuaren II. Sariko eslalom handian

Baleike 2019ko ots. 11a, 11:00

Atzo jokaturiko proba horretan, Telmo Iraola anaiak, berriz, istripu baten ondorioz ezin izan zuen lehia amaitu.

Asteburuan jokatu den Anetoko Erreinuaren II. Sariko bi proba puntuagarritan hartu dute parte Maddi eta Telmo Iraola anai-arrebek. Larunbatean, eslalom proban lehiatu ziren biak. Maddik 12 urtez azpiko mailan zortzigarren amaitu zuen, eta Telmo, berriz, 10 urtez azpiko mailan, seigarren izan zen. 

Igandean, aldiz, eslalom handia jokatu zuten. Maddik, iazko lesio gogorra izan ondoren, seigarren amaitzea lortu zuen. Gainera, asteburu guztian sukarrarekin lehiatu zuen, beraz, lan bikaina egin zuen zumaiarrak. Telmok, aldiz, istripu txiki bat izan zuen. Oso azkar jaisten ari zenean, pistako protekzioen kontra joan eta esku-ohean eraman behar izan zuten erietxera. Hala ere, gurasoek baieztatu dutenez, dena susto batean geratu zen.

Anetoko Erreinuaren II. Saria Aragoiko Koparen barruan sartzen den proba da. Oraindik bozpasei jardunaldi gelditzen dira ligaxka amaitzeko. Jarraian Maddi Iraolaren eslalom handiaren jaitsiera bideoan.