Zumaia nagusi izan da infantil eta jubenil mutiletan batel ligako bosgarren jardunaldian

Baleike 2019ko ots. 10a, 15:50
Argazkia: Adiel Zabala

Gipuzkoako batel ligako bosgarren jardunaldia jokatu da gaur goizean Pasai San Pedron. Zumaiako Arraun Elkarteko batelek lan ederra egin dute gaurkoan ere. 

Maila oso ona ari dira erakusten Zumaiako ontziak Gipuzkoako batel ligan. Gaur ere Pasaiako badian jokatu dituzte estropadak, eta gorriek garaipena lortu dute infantil eta jubenil mutiletan. Beste ontziek ere lan ederra egin dute gaurko jardunaldian.

Hauek dira Zumaiako ontziek Pasai San Pedron lortutako emaitzak:

  • Haurrak, neskak: 2. 
  • Promesak, neskak: Zumaia A 5., eta Zumaia B 14.
  • Infantilak, mutilak: Zumaia A 1., Zumaia B 3., eta Zumaia C 8.
  • Kadeteak, mutilak: Zumaia A 5., eta Zumaia B 11.
  • Jubenilak, mutilak: 1.
  • Seniorrak, mutilak: 5.