ARGAZKIAK. Santiagoko hondartzaren aurpegi berritua

Baleike 2019ko ots. 9a, 15:59

Iazko maiatzean hasi zituzten Santiagoko hondartza eraberritzeko lanak. Lanak amaitzeko oraindik denbora falta da, baina ingurunea ari beste itxura bat erakusten. 

Larunbatean izandako eguraldi onak lagunduta, herritar ugari hurreratu da Santiago hondartzara, paseatzera asko, baina, baita ere, bertan egiten ari diren lanak ikustera. Hondartzaren aurpegi berria forma hartzen ari dela esan daiteke.

Udal ordezkariek iaz adierazi zutenez, hondartzaren irisgarritasuna eta bertako zerbitzuak hobetzea dute helburu lan hauek. Hondargunera eramaten duten arrapala eta eskailera berriak eginda daude. Errepideko tunelaren atzean egokitutako eskailerak ere amaitu dituzte. Menditik eroritako harriekin estali dute eskailera hau. Tunelaren atzeko espazioa ere egokitu dute, eta baita eserlekuak jarri ere. Landareekin estaliko dute ingurune hau. 

Aste honetan eraitsi dute hondartza erdian zegoen txiringitoa. Taberna tunelaren atzean joango da hemendik aurrera. Hala ere, oraindik zain egon beharko dugu txiringito berria ikusteko. Udal ordezkariek esandakoaren arabera, uda denboraldi garairako ez da behin behineko taberna prest egongo, eta horren ordez kabina antzerako bat jartzea aztertzen ari dira. Behin behineko komunak ere amaitzeko egongo direla uste dute. 

Lanek 1,1 milioi euroko aurrekontua dute, eta Espainiako Kosta Zuzendaritzako exekutatu ditu.