Bi kale ikuskatzaile kontratatzeko hautaketa prozesua deitu du Udal Elkarteak

Urola Kostako Udal Elkartea 2019ko ots. 9a, 08:54

Urola Kostako Udal Elkarteak asteburu eta jaiegunetan hondakinak biltzeko kaleko zerbitzuen ikuskapen lanak egiteko bi ikuskatzaile aldi baterako eta lanaldi partzialarekin kontratatzeko hautaketa-prozesuaren deialdia egin du.

Kontratatzen diren bi langileak maiatzean laneratuko dira eta kontratuaren iraupena 2020ko urte amaierara arte izango da.

Lanpostuen eginkizun nagusia da asteburu eta jaiegunetan hondakinak biltzeko zerbitzuak kontrolatu eta ikuskatzea eta sortzen diren gorabehera eta arazoak konpontzea.

Eskatutako baldintzak

Honako tituluaren jabe izatea edo eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea:

  • Batxilergoa edo Lanbide Heziketako Goi Mailako Teknikaria (edo baliokidea).
  • Bigarren hizkuntza eskakizunaren titulu edo ziurtagiriaren jabe izatea (edo B2 mailaren baliokidea).
  • B gida-baimena edukitzea.

Eskabideak aurkezteko epea

Eskabideak aurkezteko epea amaituko da otsailaren 20an (14:00etan).

Eskabideak Udal Elkartearen sarrera erregistroan aurkeztu behar dira (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz).

Oinarriak webgunean

Oinarriak eta eskabidea egiteko eredua eskura daude Udal Elkartearen webgunean

http://www.urolakosta.eus/eu/lan-eskaintzak