Iraeta eta Narrondo arteko bidegorri zatia egingo dute

Urola Kostako Hitza 2019ko ots. 8a, 17:44

Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan aurkeztu dute proiektua gaur. Aspaldiko eskaera bati erantzunez, Iraeta eta Narrondo lotuko duten bidegorri zatia egingo dute, eta horrela, Urolako Bide Berdea osatuta geldituko da. Urte batzuk beharko dira lanak amaitzeko.

Aspaldiko eskaera bati erantzuten dio proiektua aurkeztu dute gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan: hain zuzen ere, han jakinarazi dute Iraeta eta Narrondo lotuko duten bidegorri zatia egingo dutela, eta horrela, Urolako Bide Berdea osatuko dutela. Lanak amaitzean, Zumaiako eta Zumarragako udalerriak lotuta geldituko dira; 36 kilometro izango dira guztira. Aurkezpenean izan da Josetxo Mendizabal Zestoako alkatea.

Marisol Garmendia diputatu sozialistak zuzentzen duen Mugikortasuneko Foru Departamentuaren asmoa da Urolako tren zaharraren plataforma bidegorri gisa erabiltzen jarraitzea. Iraeta eta Narrondo artean falta den lau kilometroko zatia eginda, osatuta geratuko da Urolako Bide Berdea. Proiektua bi fasetan banatuko dute.

Albistea osorik irakurtzeko, jo Urola Kostako Hitza-ren webgunera.