Mahlerren '3. sinfonia' entzutera joateko doako autobusa izango da Zumaiatik

Baleike 2019ko ots. 7a, 16:28
Argazkia: Donostiako Orfeoia

Gustav Mahler Jugendorchesterrek eta Donostiako Orfeoiak kontzertua eskainiko dute martxoaren 7an, Donostiako Kursaalen. Mahlerren 3. sinfonia joko dute Jonathan Notten zuzendaritzapean. 

Mahlerrek naturarekiko zuen maitasuna adierazi zuen 3. sinfonian, idatzi zituenetatik luzeena. Bere sinfoniak ingurune bukolikoan sortzen zituen eta honek aztarna utzi zuen pentagramaren lerroetako bakoitzean.

Aurreko emanaldi batzuetan egin bezala, doako autobusa egongo da Zumaiatik Donostiarako joan-etorrirako. Autobus hori 18:40an aterako da egun horretan Txomin Agirre kaiko autobus geltokitik. Zerbitzua doan da, baina interesdunek aurrez izena eman beharko dute Alondegian (943 861 056 / kulturetxea@zumaia.eus). Izena emateko azken eguna martxoaren 1a izango da. 

Sarrerak norberak erosi beharko ditu. Hemen eros ditzakezue.