Euskal kostaldea babesteko konpromisoa erakutsi dute Zumaienako lagunek

Surfrider fundazioarekin hitzarmena sinatu zuen Zumaiena ikastetxeak pasa den astean. Akordio hori herritaratzeko asmoarekin kalera atera dira ikastetxeko kideak. 

Gizartea sentsibilizatu asmoz, Itzurun hondartzara joan dira gaur LH3tik gorako ikasleak, eta haien irakasleak. Txikienek ikastetxean bertan egin dute beraien ekintza.

Itsasoan dagoen zaborraren aurrean euskal kostaldea babesteko konpromisoa erakutsi dute Zumaiena ikastetxeko lagunek. “Era honetara, UNESCO ikastetxeen sarearen barnean egotearen konpromisoari erantzunez eta egin beharreko lanketa urte guztikoa dela aldarrikatuz, 2030eko Garapen Iraunkorreko Agendak dituen 17 helburuak gure ikasle, familia eta gizartearekin lantzen jarraituko dugula baieztatzen dugu Zumaienan”, adierazi dute.