'Infiltrado en el KKKlan' emango du Ostarrenak, bihar, zine forumean

Baleike 2019ko ots. 6a, 10:54

Spike Lee zinemagile estatubatuarraren azken lana, Infiltrado en el KKKlan, emango du Ostarrenak, bihar Aita Marin, zine forum saioan. Emanaldia 22:00etan hasiko da eta sarrerak 5 euro balioko du.

Cannesen Epaimahaiaren saria jaso zuen iaz pelikula honek, eta Donostia Zinemaldian ere egon zen. 70eko hamarkadan, eskubide zibilen aldeko borroka garaian, Ron Stallworth izango da Colorado Springseko polizia departamentuko lehenengo detektibe beltza, eta agintariek eszeptizismo eta etsaitasun jarrera izango dute berarekin. Protagonistak eginkizun arriskutsu batean hartuko du parte: Ku Klux Klanean infiltratuko da.

Hemen ikus dezakezue trailerra.