BIDEOA: Herri Eskolako haurren kantu kalejira

Baleike 2019ko ots. 4a, 16:28

Santa Ageda egun bezpera da gaur, eta, ohikoa duten bezala, santa eskean atera dira Zumaiako Herri Eskolako LHko ikasleak. Bazkalondoren abiatu dira Aita Mari auzategitik Kantauri plazara arte. 

Bidean zehar geldialdi batzuk egin dituzte, eta kopla batzuk ere abestu dituzte. Hemen duzue une horietako bat.