Santa eskean atera dira Herri Eskolako haurrak

Baleike 2019ko ots. 4a, 16:11

Santa Ageda eguna da bihar, eta, ohikoa den bezala, herriko haurrak santa eskean atera dira. Makilak eskutan dituztela, koplatan aritu dira herriko kaleetan. 

Zumaiako Herri Eskolako haurrak bazkalondoren atera dira kantu kalejiran. Txikienak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Aita Mari eraikineko patioan elkartu dira. LHkoak kalejiran atera dira Aita Maritik Kantauri plazara bidean, eta handik Ondartxoraino jarraitu dute helduxeagoek. Hemen dituzue kalejirako argazki batzuk.