Lehenengo entrenamendu saio arrakastatsua

Baleike 2019ko ots. 4a, 12:15
Argazkia: Zumaia Trail Running.

Flysch Trailek eta ZTRek elkarlanean antolatutako lehenengo lan saioa egin zuten atzo goizean. Zumaia Flysch Trail mendi lasterketak genero berdintasuna bultzatzeko ahalegin berezia egingo du edizio honetan eta entrenamendu horiek konpromiso horren erakusle dira.

Zumaia Flysch Trail lasterketan genero berdintasuna bultzatzeko asmoarekin, Flysch Trailak eta ZTRek elkarlanean, emakumezkoentzako nahiz gizonezkoentzako entrenamendu saioak antolatu dituzte. Guztira, sei entrenamendu dira eta lehenengoa atzo bertan egin zuten. ZTRek bere Facebook orrialdera igo dituen argazkietan eta bideoetan ikusi daitekeen arabera, irteera arrakastatsua izan zen. Hurrengo entrenamendua hilaren 17an izango da.