Zumaiako ontziek lan ederra egin dute gaur Pasaian jokatutako batel jardunaldian

Baleike 2019ko ots. 3a, 16:27

Gipuzkoako batel ligako hirugarren jardunaldia jokatu dute gaur Pasai Donibanen. Telmo Deun arraun elkarteko ontziek lan ederra egin dute gaur. 

Berez, jardunaldi hau iragan asteburuan zen jokatzekoa, baina denboraleagatik bertan behera geratu zen. Azken egunotan Euskal Herria kolpatzen ari den ekaitzak gaur atsedena hartu du eta, hala, pasa den asteburuko proba jokatzeko aukera izan dute Pasaiako badian –Atzo Loiolan jokatu behar zuten laugarren denboraldia bertan behera geratu zen–.

Zumaiako ontziek lan ederra egin dute gaur. Aipagarriak dira mutiletan, infantiletan, erdietsitako garaipena. Mutiletan baita ere, infantiletan, hirugarren izan dira, eta seniorretan bigarren. Neskatan, haurren mailan, bigarren postu bikain bat eskuratu du Zumaiak. 

Hemen dituzue Telmo Deun arraun elkarteko ontziek gaur lortu dituzten emaitzak:

  • Neskak, haurrak: 2.
  • Neskak, promesak: Zumaia A 6., eta Zumaia B 13.
  • Mutilak, infantilak: Zumaia A 1., Zumaia B 5., eta Zumaia C, 8.
  • Mutilak, kadeteak: Zumaia A 6., Zumaia B 12., eta Zumaia C 14.
  • Mutilak, jubenilak: 3.
  • Mutilak, seniorrak: 2. 

Argazkiak: Adiel Zabala.